Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | CERN |
Mota | nazioarteko erakundea eta nuclear research institute (en) |
Herrialdea | Suitza eta Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | ORCID, Digital Preservation Coalition, Linux Fundazioa, World Wide Web Consortium, Global Open Science Hardware (en) , arXiv (en) , DataCite (en) , Open Access Scholarly Publishers Association (en) , Coalition for Advancing Research Assessment (en) , European Open Science Cloud Association (en) eta UNESCO Global Open Science Partnership |
Kide kopurua | 23 |
Enplegatuak | 2.635 (2020) |
Erabilitako hizkuntza | frantses |
Agintea | |
Lehendakaria | Ursula Bassler |
Zuzendaria | Fabiola Gianotti |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Zeren jabe | |
Ekonomia | |
Aurrekontua | 1.230.200.000 Fr (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1954ko irailaren 29a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Ikerketa Nuklearrerako Europako Kontseilua edo CERN (frantsesez: Conseil Européen pour la Recherche Nucléaire) munduko partikulen fisika laborategi handiena da.
1954ko irailaren 29an 12 herrialde europarrek Biltzarra sortu zuten, egun nazioarteko zientzialarien lankidetza eredua eta ikerketa gune garrantzitsuenetariko bat dena. Kontseiluak 20 estatu kide ditu, finantza eta antolakuntzaz arduratzen dutenak. Gainera beste 28 herrialdek zientzialariak bidaltzen dituzte han lan egiteko. 28 herrialde hauetatik zortzik begiztatzaile kategoria dute Biltzarraren batzarretan.
CERNen lehendabiziko arrakasta zientifikoa 1984an gertatu zen, urte hartan Carlo Rubbiak eta Simon van der Meerrek Fisikako Nobel Saria lortu zuten W eta Z bosoiak aurkitzeagatik. 1992an Georges Charpakek sari bera jaso zuen.
CERN Suitza eta Frantzia arteko mugan dago, Genevatik gertu. Zenbait partikula-azeleratzaile ditu:
CERN oinarrizko fisikaz ez ezik beste zientzietaz ere arduratzen da. Adibidez, 1990ean, Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk www sistema asmatu zuten; CERNLIB matematikazko liburutegia asmatu zuten; iman supereroaleak hobetu zituzten, eta abar.
Helbide bi hauek ditu:
Dan Brown idazlearen "Angels & Demons" eleberriak CERNen du hasiera.